Zaintzaileei bideratutako 'Zainduz' proiektuarekin jarraitzen du Gizarte Politiken Arloak, eta honen ardatza atseden-programa izango da aurten. Etxez etxeko laguntza-zerbitzu hau astelehenetik igandera eta jaiegunetan eskaintzen da.
Aurten, ezarritako baldintzen arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako 2. eta 3. mailako mendetasun-egoeran dauden senideak zaintzen dituzten 51 familiak eskatu ahal izango dute.
Txartel trukagarri batzuen bidez kudeatzen da; horien bidez, mendekotasuna duen pertsonari arreta pertsonala jasotzeko orduak esleitzen zaizkio, zantzaileak atsedenerako denbora lortuz. Kupoi bakoitza ordubetekoa da.
Izena emateko epea martxoaren 15ean amaituko da eta udal bulegoetan egin daiteke eskaera (Zaharra, 2). Informazio gehiago nahi izanez gero, 945 38 30 03 (luz. 1) telefono zenbakira deitzeko aukera dago.