Materia organikoaren edukiontzi marroia irekitzeko txartel bidezko sistema berria du Urduñak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2021ko mar. 25a, 09:15

Hondakin organikoak konpostatzeko 5. edukiontziaren erabiltzaileek txartela elektronikoa erabiliko dute martxoaren 17tik aurrera.

Martxoaren 24tik aurrera, hondakin organikoak birziklatzeko edukiontzi marroia (5. edukiontzia) txartel elektronikoen bidez irekiko dute Urduñako erabiltzaileek, orain arte erabili duten giltzaren ordez. 

Gaur egun, Urduñan 165 inskripzio erregistratu dira edukiontzi hori erabiltzeko: 145 etxe eta 20 ekoizle handi, hala nola ikastetxeak, egoitzak, ostalaritza-establezimenduak, supermerkatuak eta beste saltoki batzuk, frutadendak eta loradendak, esaterako. Horiei guztiei txartel bat entregatzen ari zaie, orain arte edukiontziak zabaltzeko erabiltzen zen giltza metalikoa ordeztuko duena. 

Edukiontziak ixteko sistema berri horri esker, ohiturak, maiztasunak eta irekiera-ordutegiak aztertu ahalko dira, udalerriko zonen arabera edo edukiontzien arabera. Horrela, sentsibilizazio- eta komunikazio-ekintzak egiteko beharrei erantzun ahalko zaie, eta hondakinak biltzeko zerbitzuan egin beharreko hobekuntzak identifikatuko dira.

Irekiera-sistema berria Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Jasangarritasun Bulegoarekin batera sustatu du Urduñako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Proiektu pilotua da oraingoa, eskualde osora zabalduko dena.

Izena emateko aukerak Urduñan
Izena eman nahi duten urduñarrek honako bide hauen bidez eman dezakete izena:
Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan, goizez, edo Alondegian, arratsaldez.
Mezu elektroniko bat bidalita: info@udaltalde21.eus edo 94 671 26 99 telefono-zenbakira deituta.

Bitarteko horien bidez informazio gehiago eska daiteke autokonpostajearen eta auzokonpostajearen inguruan. Aukera horiek ere erabilgarri baitaude udalerrian hondakin organikoak kudeatzeko.

Esteka honetan kontsulta daiteke frakzio organikoko edukiontziak non dauden kokatuta:  https://udaltalde21.eus/eu/herritartasun-zerbitzuak/#organic.

Bota daitezkeen hondakinak
Era berean, nabarmentzekoa da martxoan ere aldatu dela edukiontzi honetan bota beharreko elikagaien irizpidea. Hilaren hasieratik, dagoeneko jasotzen ziren landare-jatorrizko hondakinez gain, honako hauek ere bota ahal dira: haragi-, hestebete-, arrain- eta itsaski-hondakin gordinak eta kozinatuak, hezurrak, gazta, arrautza-hondakinak eta horien azalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide