Erabaki horren helburu nagusia da jende pilaketak saihestea eta, horrela, COVID-19aren kutsatze eta hedapenaren aurka herritarren osasuna eta osotasuna babestea.
Erabaki hau duela gutxi jakinarazi zitzaien aurreko urteetan jai-egitaraua antolatzen aktiboki parte hartzen duten kultur eta kirol taldeei.
Hala ere, jarduera-proposamen bat aurkeztu duten kultura- eta kirol-taldeekin elkarlanean, kultura-, kirol- eta turismo-programa berezi bat prestatu du udalak maiatzeko, ekaineko eta uztaileko asteburuetara begira. Herritarrek laster izango dute egitarau horren edukiaren berri.
Egitarau horretan jasoko diren jarduera guztiak pandemia-egoeraren aurrean beharrezkoak diren prebentzio-, higiene- eta segurtasun-neurri guztiak beteko dira, besteak beste, maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorakoentzat, pertsonen arteko distantzia errespetatuko da eta edukiera mugatua ezarriko da.