Txarlazo mendirako igoeran dagoen San Vitores izeneko borda zaharra zaharberritzeko proiektua errealitate bihurtu da.
Herri-ekimen hau Mendikoborda Elkarteak sustatu zuen, udalaren laguntzarekin, helburu nagusia abeltzainek erabiltzeko babesleku txikia eta eskorta eraikitzea zelarik.
Mendia eta natura maite duten edozein pertsonak gozatzeko espazio publikoa izango da. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du udalak, 'Erein' landa-garapenerako laguntza-programaren barruan.
Ekimena sustatzeko, auzolanak egingo dira, baita dirua biltzeko hainbat ekimen herrikoi ere.