Gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik aurten, Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, 945 38 30 03 (luz. 1) telefonora deituta 08:30etik 14:00etara astelehenetik ostiralera.
Gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten bizikidetza-unitateei zuzenduta daude prestazio ekonomiko hauek.
Besteak beste, honako gastu hauetara bideratzen dira: etxebizitza alokairura, gizarte-larrialdiko egoeraren aurretik hartutako kredituen interesetatik eta amortizaziotik datozen gastuetara eta ohiko etxebizitza erostearen, aldez aurreko zorpetzearen eta etxebizitza mantentzearen ondoriozko gastuen ordainketara (etxeko asegurua, uraren eta zaborren tasak, ondasun higiezinen gaineko zerga, erkidegoa, etab.), energia, altzari eta oinarrizko etxetresna elektrikoen gastuetara, oinarrizko etxebizitzen konponketa-beharretara eta oinarrizko instalazioen instalazioetara.