Urduñako Antzinako Andra Mari Ikastetxeko 2. batxilergoko hiru ikasle Young Business Talents (YBT) lehiaketaren 10. edizioaren azken faserako sailkatu dira. Finala maiatzaren 7an ospatuko da, streaming bidez, COVID-19k sortutako egoera dela-eta.
Lehiaketan parte hartu duten Bizkaiko ikastetxeen artean Lauaxeta ikastola, Arrigorriaga BHI, Beurko BHI, eta Munabe ikastetxeak daude. Bizkaian sailkatu diren lehenengo hiru taldeak Txefos ikastetxekoak izan dira.
Leire Garcíak, Lucia Aranak eta Miren Ortízek osatutako TXEFOS8 taldea urrian parte hartzen hasi zen, Espainiako hainbat ikastetxetako beste 3.000 talderekin batera. Sei hilabete baino gehiagoz enpresa birtual bat kudeatzen aritu dira online simulagailu baten bidez, eta prezioei, publizitateari, marketinari eta ekoizpenari buruzko erabakiak hartu dituzte.