Kultura eta kirola modu seguruan susatzeko ekintzen agenda berezia antolatu du Urduñako Udalak. Maiatzaren 1etik uztailaren 3ra antolatuko diren kultur eta kirol ekintzak jasoko ditu, besteak beste, egitarau honek. Jarduera gehienak hiriko Zezen Plazan gauzatuko dira.
Ekintza jakin batzuetan parte hartzeko, beharrezkoa da izango da aldez aurretik izena ematea, COVID-19aren aurkako edukiera mugatua mantenduko delako.
Antolatutako jarduera guztiak argitalpen batean jasoko dira, apirilaren 29tik aurrera etxez etxe banatuko dena. Argitalpen horretan, xehetasunez azalduko dira ekitaldien hitzorduak, kokapenak eta izena emateko modua.
Egitarauari hasiera emango dioten bi jardueren izen-emateak informazio-aldizkari hau banatu aurretik egingo direnez, udalak zehatz-mehatz azaldu nahi du jarraitu beharreko prozedura.
Zezen Plazako ekintza guztietan aldez aurretiko izen-ematea gauzatuko da. Lehenengo bi ekitaldiak Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboaren emanaldia eta Go!azen 7.0 kontzertua izango dira, maiatzaren 8an eta 9an, hurrenez hurren.
Ohi bezala, COVID-19aren aurkako protokoloa jarraituko da udalak antolatutako ekintza guztietan. Izan ere, Urduñako zezen plaza egokituko da edukiera mugatu zabalagoa mantentzeko eta, horrela, ikusleen segurtasuna bermatu ahal izateko.
Prozedura
Izena emateko orduan, hiru epe ezberdin ezarriko dira:
Astelehen eta astearteetan, Urduñan erroldatutakoek emango dute izena birtualki, online galdetegi bat beteta. Izena emandako ordena zorrotzean erreserbatuko dira plazak.
Asteazkenetan izen-emate presentziala egingo da Alondegian, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era, birtualki izena eman ezin izan duten Urduñako herritarrentzat eta Arrastariako bizilagunentzat. 50 pertsonak baino ezin izango dute izena eman aurrez aurre. Era berean, izena emandako ordena zorrotzean erreserbatuko dira plazak.
Ostegunetan, sarrerak soberan geratuko balira, Alondegian jarriko lirateke beste udalerrietako herritarren eskura, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era.
Lehenengo izen-emateak
Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboaren emanaldiaren kasuan, apirilaren 19an eta 20an emango dute izena online urduñarrek, https://labur.eus/UrdunaXabiSolano galdetegiaren bitartez. Apirilaren 21ean, Urduñarko eta Arrastariako herritarrek Alondegian aurrez aurre (50 plaza soilik) izena emateko aukera izango dute eta, apirilaren 22an, kanpoko auzokideek, sarrerak soberan baldin badaude.
Kasu honetan, sarreraren prezioa 10 eurokoa izango da. Emanaldi honetarako sarrerak apirilaren 26an, 27an eta 28an jaso eta ordaindu beharko dira Alondegian, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Salgai jarriko dira egun hauetan jasotzen ez direnak.
Bestalde, Go!azen 7.0 kontzertuan apirilaren 26an eta 27an emango dute izena birtualki urduñarrek, https://labur.eus/UrdunaGoazen galdetegian; apirilaren 28an, Urduñako eta Arrastariako bizilagunek Alondegian (50 plaza soilik) eta, sarrerak egotekotan, apirilaren 29an beste udalerrietako herritarrek.
Go!azen 7.0 kontzerturako sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da adingabekoentzat eta 10 eurokoa 18 urtetik gorakoentzat. Kontzertu honetarako sarrerak maiatzaren 3an, 4an eta 5ean jaso eta ordaindu beharko dira Alondegian, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Berriz ere, egun hauetan jasotzen ez direnak salgai jarriko dira.