Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko ekainaren 21eko Aginduaren bidez, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, beste tokiko erakunde batzuei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko deialdia luzatu da eta oinarri arautzaileak ezartzen dira.
Agindu horren bidez, Urduñako Udalari 8.602,24 euroko diru-laguntza eman zaio hurrengoa kontratatzeko: Los Milanos zabortegia berreskuratzeko proiektuaren ingurumen-zaintzako itxi osteko programaren urteko kontrola, 9.064,99€-ko prezioan (BEZik gabe).