2020ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean, udalei, tokiko erakunde autonomoei, toki-erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko diru-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen 2020 ekitaldirako.
Urduñako Udalak 26.126,32 euroko diru-laguntza jasoko du Ctra. Vitoriako espaloia eraikitzeko obretarako.
Diru-laguntzaren zenbatekoa honela banatuko da:
- 2020ko diru-laguntza: 1.244,11 €
- Diru-laguntza 2021: 11.996,28 €
- Diru-laguntza 2022: 12.885,93 €