Neskartfest, Arte Eszenikoen Euskal Herriko Emakumeen Jaialdia, emakume artistek eta sortzaileek kulturaren munduan egiten duten lana ikusarazteko helburuarekin sortu da, Kuluxka konpainiaren eskutik eta Urduñako Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 2an eta 3an genero eta estilo eszeniko ezberdinetako proposamenak eskainiko dira Urduñan, beti ere emakumeek gidoilatuak edo zuzenduak.
Formatua eta gaiak libreak izango dira, emakumeak eta COVID-19a hizpide dituzten lanak hobetsiko diren arren. Hizkuntzari dagokionez, haurrentzako euskarazko 3 lan aukeratuko dira. Gainerakoetan, gaztelaniazko 3 eta euskarazko 1 aukeratuko dira.
Parte hartu nahi duten taldeek maiatzaren 6tik 31ra arte aurkeztu beharko dute eskatutako materiala. Posta elektronikoz bidali beharko dute neskartfest@urduna.com helbidera. Mezuko gaian, 'Neskartfest + ikuskizunaren izena' idatzi behar da.
Neskartfest jaialdiaren oinarriak ondorengo estekan kontsulta daitezke: https://sway.office.com/fqyaoJN0a6MlJU3I. Bertan, jaialdiari buruzko informazio guztia eta harremanetarako kontaktuak topatu ahal dira.
Kuluxka konpainia hobeto ezagutu nahi izanez gero, https://sway.office.com/83dNLQp6BmUF6jXJ web-orrian informazio gehiago irakur daiteke.