Udaleko Gizarte Ongizate Arloak aholkularitza legaleko doako zerbitzua eskaintzen du udalerrian, familia-eskubiden kasuan nahiz udalerrian tratu txarrak, sexu-erasoak, errentamenduak, herentziak eta bestelako gorabehetan.
Herritar guztiei zuzenduta dago eta, zehazki, emakumeei eragiten dien edozein gai juridikori buruzko informazio espezifikoa lantzen dute.
Maiztasunari dagokionez, hileko bigarren eta laugarren astelehenetan eskaintzen da, 10:15etik 12:15era, hau da, lau orduz hilean.
Prestazio hau eskatu nahi izanez gero edo informazio gehiagorako, herritarrek hitzordua eska dezakete aldez aurretik 945 38 30 03 telefono-zenbakira deituta.