Urduñako Udaleko Sustapen Ekonomikoko Arloa tokiko ostalaritza, jatetxe eta ostatuko establezimenduekin zein hiriko merkatariekin bildu zen den apirilaren 27an, asteartean. Saio bikoitz batean gauzatu zen bilera: 11:00etan, turismo eta ostalaritza sektorea batu zen, eta 14:00etan, tokiko saltokien txanda izan zen.
Agente turistikoekin eta ostalariekin burututako lehenengo saio horretan honako gai hauek jorratu ziren: Aste Santuko turismoaren balorazioa, Turismoko Plan Estrategikoaren aurkezpena, 2021erako diseinatutako Jarduera Plana, Batuz Sistema (Aldundiak ezarritako fakturazio-sistema informatikoa) eta urteko turismo-plana elkarlanean lantzeko lan-mahaien sorkuntza.
Bestalde, merkatariekin egindako bilerari dagokionez, nabarmentzekoak dira 2021eko Jarduera Plana, 'Bonu Denda' kanpainetarako datarik egokienen hautaketa, Batuz Sistema eta, beste behin ere, lan-mahaiak sortzea. Horrekin batera, nabarmentzekoa da udalerriko merkatarien elkarte berria sortzeko asmoa.