Aste Santuan Urduñan izandako turisten kopuruak aurreko urteetakoak bikoiztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2021ko mai. 19a, 10:00

Turismo-bulegoko bisitarien erregistroa 909 pertsonakoa izan da 2021eko Aste Santuan: bisita bakoitzeko, 3 pertsona eta ia 4 kontsulta batez beste. Datu hauek 2018an eta 2019an jasotakoak baino askoz altuagoak dira. 2018an, 451 pertsona hurbildu ziren turismo  zerbitzura; 2019an, berriz, 453 lagun.

Hau da, %100eko igoera egon da aurten, aurreko urteekin alderatuta. Okupazio altua izan dute ostatuek, eta autokarabana zein furgoneta egokitu ugari egon dira hirian.

Jatorriari dagokionez, Gipuzkoako biztanleria nabarmentzekoa da, guztizkoaren %40ra hurbildu baita. Profila familiarra izan da, baik bat, haurrak dituzten bikote gazteak bertaratu direlako.

Zalantzarik gabe, COVID-19aren egoera dela eta, adin-tarte txikiena nagusiena izan da, %5era iritsi ere ez dena.

Eskarien artean, natura-inguruneko kirol-jarduerak nabarmentzen dira, hala nola mendi-igoerak eta mendi-ibiliak, naturako jarduerak eta familiako jarduerak.

Interes gehien erakarri dituzten interesguneak Nerbioiko ur-jauzia eta Delikako Kanoia izan dira. "Eman bostekoa Urduñari" jardueren programazioari dagokionez, parte-hartzea oso ona izan da; Pazko asteburuan, baina, jardueretako bat bertan behera utzi behar izan zen, Arabako lurralde-mugikortasuna itxi zelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide