La Muerako igerilekuen 2021eko udako denboraldia ekainaren 11n hasiko da. Iaz bezala, 11:30etik 20:30ak arte izango da ordutegia, astelehenetik igandera. COVID-19a dela eta, edukiera mugatuko da uneoro egungo osasun neurrien arabera.
Bonuak eskuratzeko epea ekainaren 9tik 10era izango da, 17:00etatik 20:00etara Alondegian. Tarifak honakoak dira:
- 5-11 urte: 5€ erroldatuentzat eta 10€ ez erroldatuentzat.
- 12-14 urte: 10€ erroldatuentzat eta 15€ ez erroldatuentzat.
- 15-65 urte: 18€ erroldatuentzat eta 35€ ez erroldatuentzat.
- 65 urte baino gehiago eta pentsiodunak: 10€ erroldatuentzat eta 15€ ez erroldatuentzat.
- 14 urtera arteko haurrak dituzten familiak: 25€ erroldatuentzat eta 50€ ez erroldatuentzat.