Euskal Herriko Emakumeentzako Arte Eszenikoen NeskArtFest Jaialdiaren lehen saria jaso du Tepsis Teatrok, 'Despierta!!! Retablos de la vergüenza' lana. Irabazleak 300 euro jasoko ditu sari gisa.
Antolatzaileek azaldu dutenez, emaitza "oso estua izan da"; izan ere, ikusleen batez besteko botoak 10etik 7 eta 8 puntu artekoak izan dira. Tepsis Teatrok, zehazki, 7'84ko puntuazioa jaso du guztira.
Lehen edizio honetan, osotara, bost lan aurkeztu dira: Cristina Calvoren 'Lo que me sale de la concha', Cia Ido Lo Caren 'Qué circo de mujer', Tepsis Teatroren 'Despierta!!!! Retablos de la vergüenza', Avril Teatro Breveren 'Avril ' eta Colectivo Artearen 'Los Caminos de la vida'.