Udalak zerbitzu anitzetako langileen lan-poltsa sortuko du udal brigadarentzat eta gizarte-langileena Gizarte Ongizate sailarentzat.
Hutsik geratu daitezkeen plazak zein lanpostuen ordezkapenak betetzeko helburua dute deialdi hauek, baita aldi baterako beharrak betetzeko helburua ere.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean oinarri arautzaileak onartu eta gero irekiko dira deialdiak, eta ohiko komunikabideetan argitaratuko dira: www.urduna.com udal webgunean, Facebook eta Twitter profiletan eta Hirix plataforman.