Kulturartekotasuna eta irisgarritasuna izango dira Urduñako Ondarearen Europako Jardunaldien protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2021ko urr. 8a, 11:00

Edizio honen helburua gizartearen aniztasuna islatuko duten ekitaldi irisgarri eta inklusiboak eskaintzea da, pertsona guztien parte-hartze aktiboa bermatzeko; horrela, ondare-guneak benetako topagune bihurtuz. Urduñaren kasuan, lau jarduera eskainiko dira eta helburuetako bat udalerria osatzen duten kultura, komunitate eta kolektiboak ikusaraztea da.

"Guztion ondarea, denok parte! Patrimonio inclusivo y accesible" lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldien XVI. edizioa gauzatuko da Bizkaia osoan. Guztira, 214 ekitaldi izango dira, 53 udalerritan banatuta.

Edizio honen helburua gizartearen aniztasuna islatuko duten ekitaldi irisgarri eta inklusiboak eskaintzea da, pertsona guztien parte-hartze aktiboa bermatzeko; horrela, ondare-guneak benetako topagune bihurtuz.

Urduñaren kasuan, lau jarduera eskainiko dira eta helburuetako bat udalerria osatzen duten kultura, komunitate eta kolektiboak ikusaraztea da.

Izan ere, urduñarrak 39 jatorri baino gehiagoko pertsonak dira, besteak beste, Angola, Aljeria, Austria, Bolivia, Brasil, Burkina Faso, Kamerun, Txile, Txina, Kolonbia, Boli Kosta, Kuba, Ekuador, AEB, Frantzia, Gambia, Georgia, Guatemala, Ginea, Honduras, Irlanda, Italia, Maroko, Mauritania, Mexiko, Nikaragua, Herbehereak, Paraguai, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Dominikar Errepublika, Errumania, Sahara, Senegal eta Venezuelatik etorritakoak. Horrez gain, bi aberrigabe ere badaude udalerrian.

TE ZEREMONIA ARABIARREN ETA BERBEREEN KULTURETAN
Urriaren 9an, larunbatean, 11:30etik 13:30era. Foru plazan.
Adingabeen egoitza-zentroko gazteen eskutik.

MUNDUKO MUSIKAK URDUÑAN
Urriaren 16an, larunbatean, 17:00etatik 18:30era. Familia Sakratua elizan (Txefos).
Gospela, ijito gitarra eta kantua, Andeetako soinuak eta tinbal berbereak.

URDUÑAKO KOMUNITATEAK: BIZIPEN-ONDAREA
Urriaren 14an, ostegunean, 19:00etan. Alondegian.
ADRAtan elkarteak gidatutako hitzaldi-solasaldia.

URDUÑA IRISGARRI!
Urriaren 23an, larunbatean, 11:00etan eta 13 00etan. Turismo Bulegoak antolatuta.
Ikusmen-, kognizio- edo entzumen-zailtasunak dituzten pertsonentzako bisita gidatua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide