Iaz baino 646 bisitari gehiago egon dira Urduñan 2021eko udan; 2020an, 2.387 turista eta aurten, 3.033.
Aipatzekoa da 2021eko abuztuan jasotako turista-kopurua altuena izan dela Turismo Bulegoa 2005ean ireki zenetik, 1.772 pertsona.
Jatorriari dagokionez, 2020an, %58,61 EAEtik etorri ziren, %35 Espainiako Estatuko beste lurraldeetatik eta %2,51 nazioartetik. Aurten, ordea, azken bi horiek altuagoak izan dira: 57,7% eta 5,97%, hurrenez hurren; Euskaditik etorritakoak %33 izan dira.
Bestalde, gogoratu beharra dago Turismo Bulegoak asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara, irekitzen duela urritik aurrera.