Tokiko gastronomiaz gozatzen jarraituko dute urduñarrek Udazken Gastronomikoan

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2021ko urr. 18a, 07:00

Azaroan eta abenduaren hasieran jarraituko du Udazken Gastronomikoak. Horren barruan, hiriko gastronomiarekin lotutako hainbat jardueraz gozatu ahal izango dute urduñarrek, Turismo Bulegoaren eskutik. Ekintzen izen-emateak http://www.ordunaturismo.com/ms webgunean egingo dira, bertan prezioak eta ordutegiak ere kontsulta daitezke.

Urriaren 10ean, 17an, 24an eta 31n, bisitaldiak gauzatuko dira 11:00etan Gure Ahaleginak txakolindegian, 6 euroko prezioan.

AEFAT elkarteak Olaranekin elkarlanean antolatutako dastatze solidarioa ere sartu da programan. Urriaren 17an izango da Foru Plazan, 14:00etatik aurrera, ataxia telangiektasia gaixotasunaren ikerketan laguntzeko.

Urriaren 30etik azaroaren 1era, perretxikoen ibilbidea antolatuko da honako tabernetan: Belatz-gorri, Politena, Urioste, Lupardika, Rómulo, Gorobel, Bar X, Orduña Plaza, Llarena, Sukalki, Batzoki, Hiria, Meli’s, Gernika, La Posada, Sutegi, Sortetxe, Hikei eta Mugalde. 

Azaroaren 6an eta abenduaren 4an, 12:30ean, "Urduñako eta bailarako zaporeen eta sentsazioen ezustekoa" tailerra eskainiko da Foru Plazan, 5 euroko prezioan. Azaroaren 6an, gainera, talo ekologikoa egiteko aukera egongo da plazan, 11:00etan, 5 euroren truke, ostean merkatuko produktuekin batera dastatzeko.

Tokiko produktuen dastaketek garrantzi handia izango dute programan. Azaroko igandeetan, 12:30ean, bertako produktu berriak ezagutzeko aukera izango da turismo bulegoan: azaroaren 7an Gure Ahaleginak txakolindegiko Mirene barrikako txakolin berria, azaroaren 14an Tologorri Mermelatokiko kakao eta sagar krema zein saukozko xanpaina, azaroaren 21ean Klaratarren gozogintza tradizionala eta azaroaren 28an Arantzazu Gozogintzako artisau-pastel berriak.

Amaitzeko, nabarmendu beharra dago hilero lehenengo larunbatetan Foru Plazan egiten diren bertoko produktuen azokak, tokiko ekoizleak ezagutzeko aukera paregabea baita. Horrekin lotuta, Gabonetako azoka berezia egingo da abenduaren 18an. 

Ekintza guztiak egitarau honetan kontsultatu daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide