Egitarau oparoa antolatu du Euskara Arloak Arimen Gaua ospatzeko. Parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da izena ematea ostiraleko eta larunbateko ekintzetan, urriaren 18tik 25era bitartean. 2 euroko prezioa izango du.
URRIAK 29, OSTIRALA
18:30 - Arimen Gaueko mozorroen tailerra
URRIAK 30, LARUNBATA
11:00 eta 12:30 - Arimen Gaueko mozorroen tailerra
17:00 - Beldurrezko ipuin-kontaketa
19:00 - Beldurrezko filmen emanaldia
*Ostiraleko eta larunbateko ekintzak Alondegian izango dira, 4 eta 12 urte arteko haurrentzat.
URRIAK 31, IGANDEA
13:00 - Dantza-poteoa, Erauntsi Dantza taldearen eskutik
18:30 - Arimen ibilbidea abiatuko da Plazatik, euskal musikaz girotua
20:00 - Arimen Gaueko dantzak plazan, Erauntsi Dantza taldearen eskutik.
Txokolatada eta Gaztain erreak, Urduñako Guraso Elkarteen eskutik.
21.00 - Deabru Beltzak eta Les Tambours de Feu ikuskizuna Foru Plazan.
*Eguraldi txarra egitekotan, igandeko ekintzak eskolako patioan.