Adin txikikoei eta gazteei zuzendutako aisialdiko jardueretan euskararen erabilera bultzatzearen garrantziaz jabetuta, eta horretarako, arlo horietan jardun nahi duten pertsonek ikastaroak euskaraz egitea ezinbestekoa dela aintzat hartuta, aisialdiko begirale eta aisialdiko zuzendari titulu ofiziala lortzeko diru-laguntzak emango ditu Urduñako Udalaren Euskara Arloak.
Diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 22an hasiko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu osteko hurrengo egunetik aurrera, eta 30 egun naturalez egongo da irekita. Epez kanpo aurkezten diren eskabideak gaitzetsi egingo dira, eta artxibatu egingo dira dagokion ebazpena eman ondoren.
Eskabidea Urduñako Udaleko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko da (www.urduna.com / Izapideak); edo, paperean, Udaleko Erregistroan (Kale zaharra 2-4), 9:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera.
Era berean, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan legearen arabera aurreikusitako gainerako lekuetan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea.
Baldintzak
- Onuradun diren pertsonek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Urduñan erroldatuta egotea diru-laguntza eskatzean eta aurreko urtean zehar gutxienez.
- Ikastaro osoa euskaraz egitea eta zati teorikoa gutxienez 200 ordukoa izatea.
- Diru-laguntzak egindako ikastaroen arabera onartuko dira, beti ere, 2021ean zehar titulua lortu dela egiaztatzen bada. Horretarako, eskatzaileek tituluaren fotokopia aurkeztu beharko dute, edo bera eduki ezean, titulua tramitatzen ari deneko egiaztagiria, dagokion Aisialdi Eskola, edota enpresa edo entitate homologatuak luzatuta.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide-inprimaki normalizatua, datu guztiak beteta (posta-helbidea, telefonoa, e-posta…). Eskabide-inprimakia sinatzean, pertsona eskatzaileak zera aitortzen du: Diru-laguntzen onuraduna izan ahal izateko debekuetako baten pean ere ez dagoela, zehazki Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua eta berarekin bat datorren beste edozein xedapen betetzen dituela, eta beraz, Udalarekiko zergak ez dituela.
- Gainerako erakunde publiko edo pribatuei eskatutako diru-laguntzak jasota ere, ez dela gainfinantzaketarik izango.
- Ikastaroaren matrikularen gastuen zein barnetegiko egonaldiko gastuen ordainketa agiriak.
- Lortutako tituluaren fotokopia edo titulua tramitatzen ari deneko egiaztagiria, dagokion Asialdi Eskola, enpresa edo entitate homologatuak luzatuta.
- Asialdiko Eskola, enpresa edota entitate homologatuak luzatutako bertaratze-agiria ondoko informazioa jasota: eskoletan erabilitako hizkuntza, zati teorikoaren guztizko ordu kopurua eta ikastaroaren guztizko kostua.
- Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
- Hirugarrenen alta orria, baldin eta beka lehen aldiz eskatzen bada edo diru-laguntza kontu-zenbaki berri batean sartu behar bada.
Eskabidea udalaren webgunearen bidez izapidetuz gero, erantsitako dokumentuek PDF formatuan joan beharko dute.