Gabonetako marrazki txapelketa abiatu du beste behin ere Urduñako Udalaren Kultura Arloak. Lanak aurkezteko epemuga azaroaren 26a da, 13:30ak baino lehen. Jatorrizko lanak Alondegia Gizarte-etxeko (Foru Plaza 9) harrera-mahaian aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:00era eta 17:00etik 20:00era.
Hiru kategoriatan lehiatuko dira parte-hartzaileak:
- A kategoria.- 2017-2015 bitartean jaioak.
- B kategoria.- 2014-2012 bitartean jaioak.
- C kategoria.- 2011-2009 bitartean jaioak.
Aurtengo leloa ‘Gabonak 2021’ izango da. Lelo hori ez duen kartela baliorik gabekotzat joko da eta ez da onartuko lehiaketan.
Formatuari dagokionez, marrazkiak eskuz eginak izan beharko dira. Urduñako Udalak eskoletan banatuko duen paperean egin beharko dira marrazkiak, bertan egindakoak baino ez baitira onartuko lehiaketan. Paper hori Alondegian ere jaso ahalko da.
Horrez gain, aipatu beharra dago lanak sinadurarik eta gutun-azalik gabe aurkeztuko direla. Horrez gain, orriaren behealdean, hainbat datu zehaztu beharko dira: zein kategoriatakoa den, harremanetan jartzeko pertsonaren izen-abizenak, posta-helbidea, posta elektronikoa eta telefono zenbakia.
Sariak abenduan banatuko dira; Gabonetako egitarauan zehaztuko da hitzordua. Urduñako Udalak, Gabonetako egitarauan, argitara eman ahal izango ditu lan saritu eta hautatuak. Horrez gain, lehiaketan parte hartzen duten lan guztiak erakusketa batean bilduko dira, datozen Gabonetan Alondegian ikusgai izango dena.
Bi sari banatuko dira kategoria bakoitzeko:
- A kategoria: 1.-30 €, 2.- 20 €
- B kategoria: 1.- 40 €, 2.- 30 €
- C kategoria: 1.- 50 €, 2.- 40 €
* Eskola-materiala eskuratzeko.