Udalak, Euskara Arloaren bitartez, euskara ikasteko diru-laguntzak emango dizkie 2020-2021 ikasturtean edota 2021eko udan ikastaro homologatu bat egin duten 16 urtetik gorako urduñarrei. Diru-laguntzak eskatzeko epea azaroaren 26ra arte egongo da irekita.
Diru-laguntza hauek bateragarriak dira HABEk ematen dituenarekin. Langabezian egondako pertsonek %100era arte jaso ahal izango dute. Ezinbesteko baldintza izango da %80ko bertaratzea egiaztatzea. Gainerako baldintzak PDF honetan irakur daitezke.
Eskaera Urduñako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (http://www.urduna.com/eu-ES/Izapideak/Orriak/default.aspx) edo paperean aurkeztu beharko da Udal Sarreren Erregistroan (Kale Zaharra 2-4), 9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.