Bizkaiko Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Ondare ordezkarien bisita jaso du Urduñak urriaren 27an, ostegunean. Urduñako harresian orain arte gauzatutako iraupen eta mantentze lanen emaitza ezagutu dute eta hurrengo aurrerapausoen berri eman zaie.
Bizkaiko Foru Aldunditik, Begoña De Ibarra Zuazo Kulturako Zuzendari Nagusia izan da bertan; Eusko Jaurlaritzatik, bestalde, Mikel Xabier Aizpuru Murua Kultura Ondarearen zuzendaria, Dona Gil Ondarearen zerbitzuburua eta Goretti Fariñas arkitektoa. Horiekin batera, Itziar Biguri alkatea, Juanjo Sanz Obra eta Zerbitzuen zinegotzia eta Iñaki Cuadra zinegotzia aritu dira.
Bisita 10:00etan hasi da, udaletxean. Bertako udalbatza aretoan, harresian obren faseak jorratu dituzte: 1. fasea, harresiaren kuboen estaldura; 2. fasea, teilatilen instalazioa; 3. fasea lur-eremuaren erregularizazioa eta 4. fasea, harresiaren argiztapena, alegia.
Jarraian, Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek lorategi publikoa bihurtuko den harresiaren barneko eremua bisitatu dute. Bisitan azaldu bezala, hainbat motatako jarduera egiteko aukera egongo da, esaterako, kultura ekitaldiak eta bisita gidatu turistikoak. Horrez gain, Santa Maria elizako Errondako Pasalekua ere ezagutu dute.