Urduñan bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako etxebizitza alokatzeko diru-laguntzak emango ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2021ko aza. 2a, 07:00

Diru-laguntza eskatzeko epea azaroaren 26an amaituko da.

Udalerriko gazteen emantzipazio-prozesua bultzatzeko, sustatzeko eta suspertzeko helburuarekin, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei etxebizitza alokatzeko diru-laguntzak emango ditu Urduñako Udalaren Gizarte Ongizate Sailak. Horretarako, 10.000 euroko aurrekontua ezarri da.

Diru laguntza eskatzeko epea azaroaren 26an amaituko da. Eskabidea Urduñako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (urduna.com/ Tramiteak) aurkeztu beharko da; edo, paperean, Udaleko Sarrera Erregistroan: Kale Zaharra 2-4, 9:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera.

Diruz lagunduko den gehienezko zenbatekoa alokairu-gastuaren %50ekoa izango da; eta gehienezko muga, hilean 100,00 eurokoa eskabideko.

Laguntzak 12 hilabete iraungo du gehienez; epealdia 2021eko urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaituko da.
Honako hauexei dagozkienak ez dira diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko: garajeak, erkidegoko eta administrazioko gastuak eta kontribuzio zein ariel moduan sortutakoak, kasuan kasuko kontratuan berariaz agertzen badira ere.

Baldintzak

Laguntza hauetako onuradunek ezin izango dituzte diru-sarreren zenbateko hauek gainditu:

A. Urteko 23.000,00 euro gordin (eskatzaile bakar bat badago).
B. Urteko 32.000,00 euro gordin (bi eskatzaile edo gehiago badaude).

Banatuen edo dibortziatuen kasuan, diru-sarreren guztizko zenbatekoa kalkulatzeko, semealaben mantenuagatiko pentsioaren zenbatekoak kenduko dira, baita hileko hipoteka-kuoten zenbatekoa ere, egon baleude.

Oinarri guztiak udal webgunean irakurri daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide