Urduñako Alondegia Gizarte-Etxearen kudeaketa eta koordinazio integralerako lizitazioa argitaratu da Eusko Jaurlaritzako kontratazio publikoetarako plataforman. Horren barruan, liburutegi, artxibo eta museoetako zerbitzuak eta beste kultura-zerbitzu batzuk sartzen dira.
Eskaintzak aurkezteko epea azaroaren 25ean amaituko da, 10:00etan, hain zuzen.
Kontratuaren hasierako iraupena 2 urtekoa da eta aukera egongo da hori luzatzeko. Nolanahi ere, luzapenak, bakarka edo batera, ezin izango dira 3 urte baino gehiagokoak izan.