2021ean eskualdeko enplegu-planak gauzatuko dira berriz ere. Aiarako Kuadrillan eta Urduñako udalerrian 38 pertsona kontratatuko dira sei hilabetez, 35 lanaldi osoan eta 3 lanaldiaren % 60an. Urduñaren kasuan, bi pertsona kontratatuko dira udal brigadan jardunaldi osoz eta sei hilabetez, abenduaren amaieratik ekainaren bukaerara arte.
LANBIDEk ekainaren 16ko ebazpenaren arabera eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira plan horiek.
Udalerri bakoitzean hainbat profil kontratatuko dira, eta iragarkiak LANBIDEn argitaratuko dira azaroaren 15etik aurrera.
Interesdunek azaroaren 30era arte eman ahal izango dute izena, LANBIDEren bitartez; horretarako, LANBIDEren web zerbitzua erabiltzea gomendatzen dugu. Kontratazioak abenduaren 31 baino lehen egingo dira.
Horrez gain, aurten berriro deituko dira enpresak kontratatzeko laguntzak, eta aurreikusitako zenbatekoa 151.500,00 eurokoa da.
Planak 665.000,00 eurotan baino gehiagotan zenbatesten dira, eta LANBIDEk (Euskal Enplegu Zerbitzuak) % 69an finantzatuko ditu gutxi gorabehera.
Baldintzak
Eskatzaileek langabezian egon beharko dute, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa altan eta izena emanda. Gainera, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) titularrak edo onuradunak.
- 35 urtetik beherako pertsonak.
- 45 urtetik gorako pertsonak.
- Iraupen luzeko langabeak.
- Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak.
- 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteak, Adingabeak Babesteko Erakundeetakoak.
- Droga-mendetasuneko arazoak edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten pertsonak, errehabilitazio-prozesuan edo gizarteratze-prozesuan daudenak.
- Espetxeetan dauden pertsonak, baldin eta haien espetxe-egoerak enplegu bat lortzea ahalbidetzen badie.
- Adin txikiko barneratuak, haien egoerak lana lortzeko aukera ematen badie.
- Euskal Autonomia Erkidegoko agintari eskudunek baimendutako ostatu-zentro alternatiboetatik datozen pertsonak.
- Desgaitasuna duten pertsonak.
- Familia-erantzukizunak dituzten emakumeak.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.