Jardunaldia 11:00etatik 13:30era bitartean izango da, eta aukera egongo da aurrez aurre bertaratzeko nahiz online konektatzeko.
Beste behin ere, urtero abenduren 3an den Euskararen Eguna ospatzeko egitaraua antolatu du Urduñako Euskara Batzordeak.
Hilaren 2an, 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako ihes gela eskainiko da. Alondegian izango da, 17:00etan. Jarraian, 18:00etan, helduentzako ihes gelan parte hartzeko aukera izango dute urduñarrek.
Abenduaren 3an, Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko du Urduñako Euskara Batzordeak, 17:00etan, Foru Plazan. Horren ostean, euskal diskofestaz gozatzeko aukera egongo da. Bertan, txokolate jana prestatuko du Eskola Publikoko Ikasleen Guraso Elkarteak. Egun horretan, '80 Amandre' helduentzako ipuin saioa ere egongo da, Dorleta Kortazarren eskutik 18:30ean, Alondegian.
Azkenik, hilaren 4an, Luiaondon izango den Euskararen Egunaren jaira joko dute urduñarrek. Bertan, kontzertuak, jolasak eta bazkaria eskainiko dira, besteak beste.
COVID-19a dela eta, gerta daiteke saioren bat bertan behera geratzea, atzeratzea edo egoerara egokitzea.