Beste behin ere, azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, aurten ere, aldarrikapen horrekin bat egingo du Urduñak, jarduera askotariko programa baten bidez.
Antolatutako jarduerak
Tokiko egitarau azaroaren 25a baino hiru egun lehenago hasiko da. Azaroaren 22an, astelehenean, Imanol Pérez osteopatak "¿Educamos para la violencia?" (Indarkeriarako hezten dugu?) hitzaldia eskainiko du erderaz. Alondegian izango da, 18:00etatik aurrera.
Azaroaren 25ean bertan, hainbat jarduera gauzatuko dira, horietako bat uztailaren hasieran antolatutako Neskartfest Arte Eszenikoetarako Euskal Herriko Emakumeen Jaialdiko irabazleen eskutik. Tepsis Teatro konpainiak "Despierta! Retablos de la vergüenza" lana antzeztuko du.
Jarraian, ohiko elkarretaratzea egongo da, 19:00etan, Foru Plaza. Aurten, udalerriko hainbat sortzailek hartuko dute parte. Nabarmentzekoa da, gainera, manifestua euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz irakurriko dela.