Eskola Agenda 2030 proiektuari ekin dio Urduñako Eskola Publikoak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2021ko aza. 30a, 07:00

Ostiral honetan, azaroaren 26a, 2030 Eskola Agendari ongietorria emateko ekitaldia ospatu da Urduñan. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, Urduña HLHI ikastetxeko ikasle talde bat udal-ordezkaritzarekin elkartu da, programari hasiera emateko.

Ekitaldian Itziar Biguri alkateak, Elena Urruela Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak, udal arkitekto teknikoak eta 12 ikaslek parte hartu dute. Horrez gain, Ingurugelako (irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko ekipamendu publikoen sarea) aholkulari pedagogikoa ere bertan izan dira.

Proiektu aitzindari batean, eskolako jolastokia birmoldatzeko orain arte egindako lana aurkeztu dute ikasleek, patioaren onuren balioa azpimarratuz.

Alkateak egindako lanagatik zoriondu ditu ikasleak eta Udalak babes eta laguntza osoa ematen jarraituko diela gogoratu du.

Ikasturte honetan, Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan, Urduñako ikastetxeak bereziki landuko du 11. Garapen Jasangarrirako Helburua: hiri eta komunitate jasangarriak, eta, besteak beste, diagnostiko bat egingo du, ikasturte amaierako Eskolako Udal Foroan udaletxean berriro elkartzeko. Bertan, beren konpromisoak eta proposamenak azalduko dituzte.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntza jaso du, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzetarako diru-laguntzen aginduaren bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide