Abenduaren 20ra arte, eskualdeko emakume zientzialariei buruzko 'NI, STEM emakumea' izeneko erakusketa egongo da ikusgai Foru Plazan.
Ekintza ibiltaria da eta horren protagonistak Nerbioi-Ibaizabal eskualdean bizi diren edo lan egiten duten 11 zientzialari dira: Barbara San Pedro Abalia, Estibaliz Apellaniz Ingunza, Gotzone Aranaga Olarieta, Rosalía Torres Ratón, Irene Gallardo Gómez , Marta Cagigas Martínez, Nadia López Ruiz, Olatza Etxeberria Olabarria, Mar Garrote Calvo, Natalia García Alfonso eta Zuriñe García García.
Beste behin ere, helburua da eskualdeko gazteen artean zientzia eta teknologia sustatzea.