Sukalde-zientzia tailerrean parte hartzeko aukera izango dute 12 (2009an jaioak) eta 16 urte bitarteko (2005ean jaioak) urduñarrek abenduaren 17an, ostiralean. Saioa Alondegian izango da, 17:30etik aurrera, eta Elhuyar fundazioak emango du.
Ekintza hau Urduñako Udalaren Kultura eta Gazteria arloak antolatu du, Gabonetako egitarauaren barruan, hain zuzen.
Edukiera mugatua izango denez, aldez aurretik izena eman beharko dute interesdunek. Izen-emateak abenduaren 15era arte izango dira Alondegian.