Urtarrilaren 5era arte bozkatu ahalko dute urduñarrek Gabonetako Erakusleiho lehiaketa

Udalaren Sustapen Ekonomikoko Arloak VII. Erakusleiho Lehiaketa jarri du martxan eta, beste behin ere, Gabonetan merkataritza sektorea suspertzea da helburua, txapelketan parte hartuz eta saltokien sormena eta irudia sustatuz.

Proposamenak nahitaez egongo dira ikusgai abenduaren 9tik urtarrilaren 5era arte, egun horietan epaimahaiak balorazioa egingo baitu. Beraz, erakusketak dirauen egun horietan, erakusleihoak  20:30ak arte argiztatuta egongo dira gutxienez.

Epaimahaiaren saria

Lehiaketan izena eman duten erakusleihoen balorazioa, alde batetik, epaimahai tekniko baten bitartez egingo da. Erakusleiho bakoitzari, gehienez, 40 puntu emango zaizkio: sormena eta originaltasuna (1-10 puntu), argiztapena (1-10 puntu), kromatistika – kolorearen erabilera (1-10 puntu) eta, azkenik, prestaketa eta akabera (1-10 puntu).

Kategoria honen barruan, honako sariak emango dira:

  • Lehenengoa: 250 euro.
  • Bigarrena: 200 euro.
  • Hirugarrena: 150 euro.
  • Publikoaren sari berezia

Publikoaren saria

Bestalde, herritarrek gustukoen duten erakusleihoari eman ahalko diote botoa. Horretarako, establezimendu parte-hartzaileen artean banatuko den boto-kupoia bete beharko dute. Herritarren boto gehien lortzen dituen saltokiak bereizgarri berezi bat jasoko du.

Kupoia bete ondoren, urduñarrek horretarako prestatutako hautetsontzietan entregatu beharko dituzte Turismo Bulegoan eta Alondegian, abenduaren 10etik urtarrilaren 5era bitartean. Pertsona bakoitzeko boto bakarra izango da baliozkoa, eta bikoiztutako botoak baliogabeak izango dira. Datu hauek agertu beharko dira kupoian: izen-abizenak, telefonoa, NANa eta erakusleiho onenaren aldeko botoa. Eremu horiek guztiak nahitaez bete beharko dira.

Boto-emaileen artean, 50 euroko 2 sariko zozka egingo da Urduñako merkatarietan saltegietarako erosketa-baleetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide