Enplegurik gabeko pertsonen laneratzea hobetzeko asmoz, Sustapen Ekonomikoko arloak eraikinen eta lokalen garbiketari buruzko prestakuntza jarriko du abian 2022ko urtarrilaren amaieran.
Ikastaro honek 150 orduko instrukzio teoriko-praktikoa izango du eta 80 orduko praktikak enpresetan. Urduñako 12 langabeturi zuzenduta dago. "Eraikinetako eta lokaletako gainazalak eta altzariak garbitzea" (SSCM0108) lanbide-ziurtagiria lortu ahal izango dute ikasleek.
Aurreinskripzioak abenduaren 13tik aurrera izango dira udal bulegoetan (Kale Zaharra, 2). Informazio gehiago: 945 38 30 03 (ext. 81) edo behargintza@urduna.com