Ondarearen Europako Jardunaldien bidez, zailtasun kognitiboak dituzten pertsonentzako bisita turistikoa eskaini da lehen aldiz. Horretarako, 5 totem erabili zituzten, edozein gailutan deskarga daitezkeenak QR kodei esker. Hemendik aurrera, aipatutako publikoak modu autonomoan egin ahal izango du bisita.
Bestalde, tearen zeremonian eta kontzertuan parte hartu zuen adingabeen aterpeko gazteak, eta horri buruzko balorazio positiboa nabarmentzekoa da. Zentroko hezitzailearen hitzetan, "mutilek oso modu aktiboan parte hartu zuten eta lasaiago aritu ziren, esango dutenaren beldurrik gabe". Zentzu horretan, urteko beste une batzuetan topagune gehiago sortzeko beharra azpimarratu du.