Meliton Okindegia eta Mahor Liburudenda, Urduñako VII. Erakusleiho Lehiaketaren irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko urt. 11a, 05:59

Meliton Okindegiak jasoko du lehiaketaren lehen saria, epaimahai teknikoak horrela erabakita. Bigarren eta hirugarren postuetan, Mahor Liburudenda eta Comercio Pikaza sailkatu dira. Mahor Liburudendak, gainera, herritarren saria irabazi du aurten. Epaimahai teknikoak hautatutako irabazleek 250, 200 eta 150 euroko saria jasoko dute. Herritarren boto gehien lortu dituen saltokiak, ordea, bereizgarri berezia irabaziko du.

Meliton Okindegiak jasoko du aurten Urduñako Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren lehen saria, epaimahai teknikoak horrela adostuta. Bigarren eta hirugarren postuetan, Mahor Liburudenda eta Comercio Pikaza sailkatu dira. Mahor Liburudendak, gainera, herritarren saria irabazi du.

Epaimahai teknikoak hautatutako irabazleek 250, 200 eta 150 euroko saria jasoko dute. Herritarren boto gehien lortu dituen saltokiak, ordea, bereizgarri berezia irabaziko du.

Udalaren Sustapen Ekonomikoko Arloak antolatutako VII. Erakusleiho Lehiaketa parte-hartze handikoa izan da, 2020ko edizioarekin alderatuta. 180 herritarrek bozkatu dute aurtengo txapelketan, iaz baino 60 pertsona gehiagok.

Establezimenduak, guztira, 11 izan dira: Matthew’s School of English, Mahor Liburudenda, Botika, Charcutería Ederki, Mabuti, Pan Ortega, Meliton Okindegia, Comercio Pikaza, Taller Artesano CMZ, Estudio de Arquitectura Garabi eta Luyando Ópticos.

Herri bozketan parte hartutako herritarren artean, lehiaketako saltokietan gastatzeko 50 euroko bi txartel zozkatu dituzte. Irabazleak Unai García Iturraspe eta Nora Robles Laborda dira.

VII. edizioko parte-hartzaile guztien argazkiak hemen ikusi daitezke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide