346.465,57 euroko mailegua jaso du Udalak Aldundiaren aldetik, hainbat obra egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko urt. 26a, 12:45

Urduñako Udalak kontratu hauek esleitu ditu:

Kale Nagusiko 13. zenbakian dagoen udal-pilotalekuran autokontsumorako eguzki-energia fotovoltaikoko instalazio bat hornitu, instalatu, gauzatu, izapidetu eta martxan jartzea. Instalazio horren zenbatekoa 45.805,20€ gehi 9.619,09€ da, BEZari dagokiona (% 21), eta guztira 55.424,29€ INICIATIVAS DE TECNOLOGIA Y SOSTENIBILITATIDAD S.L. enpresak hartuko du bere gain.

Lehenengo lotea.- Urduñako Udalak egingo dituen Foru Plazako arkitektura-oztopoak birzolatu eta kentzeko obrak, 153.646,66 euro gehi 32.265,80 euro, BEZari ( % 21) dagozkionak, 185.912,46 euro guztira, ASFALTADOS MORGA, S.L. enpresarentzat.

Bigarren lotea.- Hirigune historikorako sarbideen kontrola. Urduñako Udalak 76.467,32 euroko gastua xedatu du, gehi 16.058,14 euro BEZari dagozkionak ( % 21), guztira 92.525,46 euro INGENIERIA DE SISTEMAS Y TELEMANDO, SAU enpresarentzat.

Mendekotasun egoeran dauden adinekoen udal-egoitzan garbiketa egiteko obra-kontratua, kontratu txikiaren prozeduraren bidez, OSCAR RUBI FRANCO GUZMANi enpresari egokituko zaizkio lanak: 10.416€ gehi 2.187,36€ BEZari (% 21) dagokiona, 12.603,36€ guztira.

Jarduketa horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren 346.465,57 euroko maileguarekin finantzatuko dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren maiatzaren 11ko 60/2021 FORU DEKRETUAren babesean. Dekretu horren bidez, Bizkaiko toki-erakundeei 2021eko ekitaldiko aurrekontuan sartutako inbertsioak finantzatzeko maileguak emateko lehia askeko oinarriak eta deialdia onartzen dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide