Pandemia egoerara egokitutako egitarau oparoa antolatu du Kultura Arloak Aratusteak ospatzeko

Aratusteen ospakizuna otsailaren 25ean abiatuko da Urduñan, 17:30ean eskainiko duten haurrentzako tailerrakin. Alondegian izango da eta, bertan, makillaje eta maskaren sorkuntza saioaz gozatzeko aukera izango dute 4 eta 12 urte bitartekoek.

Hurrengo egunean, Elektrotxaranga Orkestrak hasiera emango dio inauteri-larunbatari. Kaleak musikaz beteko dituzte 13:00etatik aurrera.

Desfilea 18:30ean hasiko da Herri Eskolan. Edukiera kontrolatu ahal izateko, izen-emateak online izango dira otsailaren 24ra arte, www.labur.eus/AratusteakUrduna helbidean. Dena dela, izena emateko azken aukera egongo da 17:00etan Eskolan.

Behin desfilea amaituta, DJ Pacok eta DJ Varrok gaua girotuko dute, 19:00etatik eta 21:30etik aurrera, hurrenez hurren.

Igandean, hilaren 27an, Santa Zezilia musika bandak eta Bihotza konpartsak kalejira egingo dute; lehenengoa 12:00etan abiatuko da eta bigarrena 12:30ean. 13:00etan dantza poteoa eskainiko du Erauntsi Dantza Taldeak.

Azkenik, hilaren 28an, Aratuste tostadak kozinatzeko tailerra emango du Marmitaren Elkarteak, 6 eta 12 urte bitartekoei bideratuta. Plazak mugatuak izango dira eta izena eman beharko da Alondegian otsailaren 18a baino lehen.

Ekintzak liburutegian

Bestalde, Aratusteak ospatzeko bi jarduera antolatu ditu udal Liburutegiak martxorako.

Alde batetik, martxoaren 1ean, asteartean, 'Érase una vez... Bazen behin...' ekintzan parte hartuko ahalko dute urduñarrek, 17:00etatik 20:00ak arte. Mozorratuta joan beharko dute helduen liburutegira. Bertan, bere mozorroarekin lotutako liburu bat topatu beharko du parte-hartzaile bakoitzak, horrekin argazkia ateratzeko. Parte hartuko duten guztiek sorpresa jasoko dute.

Horrez gain, egun berean, Onward haurrentzako filma ere eskainiko dute bertan, 17:00etan.

Edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko dute interesdunek Alondegian otsailaren 18a baino lehen.

OTSAILAK 25

17:30 Alondegia. (4-12 urte)

Maskara eta makillaje tailerra.

Izen-emateak Alondegian otsailaren 18ra arte.

OTSAILAK 26 DE FEBRERO

13:00 Kale animazioa, Elektrotxaranga orkestra.

17:00 Eskola Publikoa.

Desfilearen AZKEN IZEN-EMATEAK.

*Online ere bai: www.labur.eus/AratusteakUrduna

18:30 Eskola Publikoa.

Aratuste desfilea.

19:00 Disko festa: DJ Paco.

21:30 Disko festa: DJ Varro.

OTSAILAK 27

12:00 Kalejira, Santa Zezilia Musika Banda.

12:30 Bihotza Konpartsaren erraldoi eta buruhandiak.

13:00 Dantza poteoa Erauntsi Dantza Taldearen eskutik.

OTSAILAK 28

17:00 Alondegian. (6-12 urte).

Aratuste tostadak kozinatzeko tailerra, Marmitaren elkatearen eskutik.

Izen-emateak Alondegian otsailaren 18ra arte.

MARTXOAK 1

17:00-20:00 Liburutegia. 'Érase una vez... Bazen behin...' ekintza.

17:00 Biblioteca. Onward haurrentzako filma.

Izen-emateak Alondegian otsailaren 18ra arte.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide