2022ko Otxomaio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian da dagoeneko. Txapelketan parte hartzeko epea martxoaren 25ean bukatuko da, 13:30ean.
Aurten 37. edizioa izango da eta, aurreko urteetan bezala, hainbat kategoria egongo dira adinaren arabera: kimuena (2013. eta 2016. urteen artean jaiotakoak), haurrena (2009. eta 2012. urteen artean jaiotakoak), gazteena (2008. eta 2004. urteen artean jaiotakoak) eta nagusiena (2003a baino lehenago jaioak).
Azken kategoria horren irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta bere obra 2020ko Otxomaio jaien iragarlea izango da. Egile bakoitzak bi proposamen aurkez ditzake gehienez.
Lehiaketan parte hartzeko, arte-lanak Udal Bulegoetan (Zaharra, 2-4) utzi beharko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30ak arte.
Sariak
Kimuak:
LEHENENGOA.- 50 € (eskola materialean)
BIGARRENA.- 40 € (eskola materialean)
Haurrak:
LEHENENGOA.- 60 € (eskola materialean)
BIGARRENA.- 40 € (eskola materialean)
Gazteak:
LEHENENGOA.- 100 €
Helduak:
LEHENENGOA.- 500 €