BIZUM ordainketa-sistemarekin bat egin du Urduñako Udalak. Sistema berri honi esker, herritarrek helbideratuta ez dauzkaten ordainagirien eta likidazioen ordainketak egin ahal izango dituzte erraz eta azkar.
Online ordainketa Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidearen bidez egiten da. Norberaren mugikor zenbakia sartu behar da eta, ondoren, Bizum pasahitza (4 digituko kode bat, txartelaren PINaren antzekoa). Jarraian, eragiketa onartu ahal izango da.
Jarraitu beharreko urratsak
Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidera jo dezakete interesdunek (www.euskadi.eus/nireordainketa), eta bertan, diru-bilketako prozedura-kodea hautatu: 9052180 DPK. Ostean, ordaindu nahi den ordainagiriaren datuak sartu beharko dira: ordainagirian agertzen diren igorlea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa. Datu horiek sartu eta gero, hurrengo urratsak ‘Hurrengoa'n sakatzea eta BIZUM ordaintzeko modua aukeratzea dira. Azkenik, biztanle bakoitzak Bizumen erregistratutako telefono-zenbakia sartu eta ordainketa baieztatu beharko du.