Hasiera eman zaie Urduñako udal hilerrian ‘Duintasunaren kolunbarioa’ eraikitzeko obrei

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko ots. 21a, 13:16

Horretarako, 80.000 euroko aurrekontua du Udalak (BEZa barne), Gogora Institututik datozenak. Martxoaren 9an, Beatriz Artolazabal Albenizek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, obrak bisitatuko ditu tokiko udalbatzarekin batera.

Urduñako udal hilerrian abiatu dituzte Bizkaian eraikiko den lehen ‘Duintasunaren kolunbarioa’ eraikitzeko lanak, bigarrena Euskadin. Gune horretan, hilobietatik aterako diren Gerra Zibileko biktimen gorpuak gordeko dituzte, gerran eta frankismoan bidegabeki hil ziren pertsonak duintzeko helburuarekin. Martxoaren 9an, asteazkenean, 11:30etik aurrera, Beatriz Artolazabal Albenizek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, obrak bisitatuko ditu tokiko udalbatzarekin batera.

Lehenengo fasean, eremua induskatu eta zimendatuko dute, horren ostean bertan gabioiak jartzeko helburuarekin. Behin lehenengo faseak amaituta, Iñigo Arregi artistaren eskultura instalatuko dute, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak finantzatuta. Aipatu beharra dago Arregik Elgoibargo Duintasunaren Kolunbario aintzindariko eskultura ere diseinatu zuela.

Aurrekontua

Lanak apirilean amaitutzat jotzea aurreikusten du Obra eta Zerbituzen udal arloak, eta lotetan banatu dituzte: obra zibila, gabioiak, inprenta eta hezurtegiak. Horretarako, 80.000 euroko aurrekontua du Udalak (BEZa barne), Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institututik datozenak; partida horretan jasota daude proiektua, proiektuaren zuzendaritza eta aipatutako loteak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide