Urtarrilaren 17an amaitu zen zerbitzu anitzeko langileen lanpoltsa eratzeko hauta-probetarako izen-emate epea.
Guztira, 82 herritarrek eman dute izena, horietatik 11 emakumek. Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposizio sistemaren bidez egingo da.
Azterketen datak zehazteke daude oraindik; udal webgunean eta Udalaren sare sozialetan iragarriko dira epeak.
Brigadarako lanpoltsa hau gutxienez 3 urtez egongo da indarrean.
Deialdiari buruzko oinarriak PDF honetan ere kontsultatu daitezke, bertan, lanpostu bakoitzarako behar diren trebakuntzak, tituluak, hizkuntza-eskakizunak eta bestelako baldintzak daude jasota.