Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko ekitaldiz betetako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko mar. 2a, 09:00

Udalaren Berdintasun Sailak hainbat jarduera antolatu ditu, hiriko elkarteekin batera, Martxoaren 8a aldarrikatzeko. Emakumeen Eguneko egitaraua Loraldiko margolanen erakusketarekin abiatuko da, Alondegian eskuragarri izango dena martxoaren 4tik 14ra.

Hilaren 5ean, Eulalia Abaitua argazkilariari buruzko dokumentalaren estreinaldia hartuko du Urduñako Museoak. Bi saiotan eskainiko dute, 12:00etan eta 18:00etan, eta izena eman beharra dago. Museora jotzeko, Artekaletik sartu behar da.

Hilaren 7an, astelehenean, Ana Cristina Paniaguak bere azken argitalpena aurkeztuko du Alondegian, 19:00etan, Te espero en la nube nº 9 izeneko poema-liburua. Egileak bi liburu eman dizkio Udal Liburutegiari.

Martxoaren 8an bertan, gai askotariko jarduerak eskainiko dira: 12:00etan, zumba frontoian; 14:00etan, Loraldik antolatutako herri-bazkaria —bainuetxeko harreran dira izena-emateak—; 16:30ean, txokolate-jana Foru Plazan; 17:00etan, 'Ni neu nirekin' ipuin kontaketa Liburutegian —4 eta 8 urte bitartekoentzat —; 17:00etan, Aiaraldeko mugimendu feministaren historiari buruzko erakusketa eta, 19:00etan, Kaitin Allenderen bakarrizketa umoretsua bainuetxean. 17:00etatik 19:00etara, M8ko pankartak sostengatuko dituzte bertaratutakoek.

Hilaren 9an, Belen Andres psikologoak ‘No pases por la vida, vívela!’ hitzaldia emango du Alondegian. Hurrengo egunean, Gizarte Etxean ere bai, El Olivo filma proiektatuko dute. Loraldi emakumeen elkarteak antolatuko ditu bi ekintzak.

Azkenik, publiko orokorrari bideratutako bi hitzaldi eskainiko dituzte erretiratuen zentroan. Martxoaren 21an, 17:00etan, ‘¿Cómo nos ha afectado la presión de los cánones de belleza en nuestras vidas?’ hitzaldia emango du Diana Ibargutxik; hilaren 28an, 17:00etan, aldiz, ‘Alimentación saludable en la mujer a lo largo de sus etapas de vida’ eskainiko du Elena Jorrinek.

MARTXOAK 5

12:00 eta 18:00 - Eulalia Abaitua argazkilariaren lanari buruzko dokumentalaren proiekzio (Museora sarrera Artekaletik)

MATXOAREN 4TIK 14RA

10:00-13:00 eta 17:00-20:00 - Loraldi Elkarteak eginiko obren erakusketa Alondegian.

MARTXOAK 7

19:00 - Ana Cristina Paniaguaren ‘Te espero en la nube nº 9’ liburuaren aurkezpena Alondegian.

MARTXOAK 8

12:00 - Zumba frontoian.

14:00 - Loraldik antolatutako bazkaria (izen-emateak bainuetxean).

16:30 - Txokolate jana Foru Plazan.

17:00 - Ipuinkontalaria, “Ni neu nirekin” (Liburutegia). 4 urtetik 8 urtera

17:00 - “Feminismoaren historia Aiaraldean” erakusketa (Foru Plaza)

17:15 - Bingo feminista musikatua (Foru Plaza). Pankartak eustea bertaratutakoen artean.

19:00 - Kaitin Allenderen “Del clímax al climaterio y vuelta” bakarrizketa (bainuetxea).

MARTXOAK 9

17:00 - Loraldik antolatutako Belen Andresen “No pases por la vida, vívela!” hitzaldia (Alondegia).

MARTXOAK 10

17:00 - Zineforuma “El olivo”, (Alondegia). Loraldik antolatuta.

MARTXOAK 21

17:00 - Hitzaldia “¿Como nos ha afectado la presión de los cánones de belleza en nuestras vidas?” Diana Ibargutxiren eskutik. (jubilatuen zentroa)

MARTXOAK 28

17:00 - Hitzaldia “Alimentación saludable en la mujer a lo largo de sus etapas de vida” Elena Jorrinen eskutik. (jubilatuen zentroa)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide