Zirkulazioaren noranzko-aldaketak behin betikoak izango dira Foru Plazan birgaitze-lanak amaitu eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko mar. 1a, 12:35

Kale Barria, Burgos kalea, Kantarranas eta Kale Zaharra kaleetako zirkulazioaren noranzkoaren aldaketa behin betikoa izango da Foru Plazako obrak amaitzen direnean. Obra horiek plazako baldosak ordezteko eta, horrela, espaloia birgaitu eta irisgarritasuna hobetzeko abiatu ditu Udalak.

Trafikoaren norabidean egindako aldaketa horiei esker, udaletxearen eta Antzinako Andra Mari ikastetxearen arteko galtzada oinezkoentzat egin ahalko da, eremu hori oinezkoentzako espazio seguruagoa bihurtuz eta, aldi berean, adingabeen jolasa eta joan-etorriak erraztuz.

Noranzko-aldaketak

Foru Plazara ezin izango da, beraz, Kantarranas, Kale Barria eta Burgos Kaletik autoz sartu, kale horietako trafikoaren norabidea ohikoaren kontrakoa izango baita. Bestela esanda, ibilgailuak Kantarranas, Kale Barria eta Burgos kaleetatik ibiliko dira plazatik irteteko, eta ez plazara sartzeko.

Bestalde, Kale Zaharreko zirkulazioaren noranzkoa ere aldatu egin da. Horrenbestez, herritarren batek kale horretatik gidatzen badu, Foru Plazan baino ezin izango da sartu, eta handik Gran Vía kalera biratu.

Birgaitzea eta irisgarritasuna

Galtzada berria irristagaitza izan dadin, ohiko harrizko materiala alde batera utzi dute. Orain arteko harrizko baldosen ordez, material plastiko berezia aukeratu da. Galtzada zaharberritzeaz gain, Foru Plazako hainbat irisgarritasun-arazo konponduko dituzte, adibidez, Antzinako Andra Mari Ikastetxearen aurreko Foru Plazako eskailerak.

Obrak hiru hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusi du Obra eta Zerbitzuen Udalaren arloak, hau da, apirilean amaituko direla. Lehen fasea urtarrilaren amaieran hasi zen, eta Alondegiaren eta Kutxabankeko bulegoaren arteko tartean garatu da; 2. fasean, berriz, plazaren gainerako zatia egokitu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide