Bisita ofiziala egin dute Romulo Jatetxeko margolanen erakusketara, Urduña eta Haroren arteko truke kulturalaren barruan

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko mar. 3a, 07:00

Hirien arteko kultura-trukea pandemiaren garaiko "sektorerik kaltetuenetako bat" sustatzeko helburuarekin sortu da, ostalaritza laguntzeko, hain zuzen ere.

Romulo Jatetxean, martxoaren 2an, asteazkenean, Versiones izeneko margolanek erakusketa bisitatu dute bere egileak, Julio Alvarezek, zein Haro eta Urduñaren arteko kultur trukea bultzatu dutenek, Urduñako TeBeOtekako Iñigo Arrizabalagak, Haroko Cafe Liceoko Claudia Tismanarik eta aipatutako jatetxeko arduraduna den Rafa Martinezek, hain zuzen ere.

Era berean, ekitaldian ere izan dira Loraldi Emakumeen Elkarteko artistak, ekimen beraren barruan Haron olio margoen erakusketa eskaini dutenak, eta Efrén García Frechilla, hurrengo erakusketaren protagonista izango den margolari urduñarra.

Haro eta Urduña hirien arteko kultura-trukea, Romulo jatetxearekin eta Cafe Liceorekin elkarlanean Urduñako TeBeOteka bultzatuta, pandemiaren garaian "sektorerik kaltetuenetako bat" sustatzeko helburuarekin sortu da, ostalaritzaren sektorea laguntzeko, hain zuzen ere.

Lau erakusketa 2022an

2022an zehar, Haroko Cafe Liceoak eta Romulo Jatetxeak gai desberdinetako lau erakusketa hartuko dituzte, urtaro aldaketarekin batera. Artista urduñarren lanak Harora eramango dituzte eta alderantziz.

Urduñaren ordezkari gisa, lehenengo erakusketa taldekakoa izan da, Loraldi Emakumeen Elkartearen Diez obras, diez Artistas (Hamar obra, hamar artista) izenekoa. Pinturaren munduan ibilbide sendoa duen emakume-taldea da Loraldi, eta 32 urteko oihartzun soziala duena Urduñan.

Loraldiren erakusketa honako hamar lan hauek osatzen dute: “Ensoñación” after Tamara de Lempicka Eugenia Lambarrirena, Bodegón con flores Aurora Duranarena, Guggenheim ilunabarrean Marta Villaberderena, Kalejira Urduñan Luisa Pinedorena, “Big eyes” after Margaret Keane Rosa Fuentesena, Tximeleta maitaleak Txutxa Mendivilena, Mujer agraria Maite Robinarena, Gatito en el tacón Tere Mierrena, Dantzaria Pilar Ambelezena, Hayedo en otoño por Encarni Canorena y Lore sorta por Encarna Gallegorena.

Harotik Urduñara ekarri dute Julio Álvarez Haroko margolari autodidaktaren obra, Versiones izenburupean. Erakusketa honetan, artistaren ibilbide profesionala (ostalaritza), eta sareen munduari buruz duen ikuspegia uztartzen dira, pintzelekin mihiseetara eramanda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide