Urduñako Udalaren Euskara arloak administrazioan euskaraz egitera gonbidatzen ditu herritarrak, urteko 365 egunetan, kalean eta udal zerbitzu desberdinetan: bulegoetan, Alondegian, udal-liburutegian, etab. Hori dela eta, Korrikari keinua egitearren, aurtengo edizioko materiala zozkatuko du administrazio publikoan euskaraz egiten duten lagunen artean.
Martxoaren 31ra arte bete eta aurkeztu beharko dute interesdunek zozketaren txartela, “HITZEKIN ZOZKETA” kartela duten tokietan: udal-bulegoak, gizarte-etxea,turismo bulegoa, etab. Zozketa publikoa martxoaren 31n izango da Alondegian, 11:00etan. Sariak apirilaren 1ean banatuko dira, Korrika Txikiaren ostean.
Udalak antolatutako zozketaren xehetasunak jasotzen dituen esku-orria hiriko zerbitzu publikoetan dago eskuragarri, Alondegian, udaletxean, liburutegian eta udal bulegoetan, alegia.
Zozketak bi kategoria izango ditu:
- Udal-zerbitzu desberdinetan euskaraz aritzen diren lagunei zuzenduta.
- Udal-liburutegian euskarazko ipuinak eta liburuak eskatzen dituzten haurrentzat.