Erretiratuen tabernan Correoseko paketeak bidaltzeko, jasotzeko eta itzultzeko aukera egongo da martxotik aurrera, Citypaq deituriko guneari esker.
Tabernaren ordutegian egongo da herritarren eskura, eta bertoko Correos bulegoaren jarduna zabalduko du; izan ere, arratsaldeetan eta asteburuetan ere irekita egongo da Citypaq zerbitzua. Zehazki, tabernaren ordutegia 09:30etik 22:00ak arte da.
Gero eta saltoki gehiagok eskaintzen dute Citypaq aukera bilketa-gune gisa. Horretarako, erosketak Interneten egiterakoan, Citypaq hurbilena aukeratu beharra dago. Paketea jasotzeko prest dagoenean, abisua bidaltzen diete erosleei.