Otxomaio jaiak bere ohiko formatuan eta jarduera berriekin itzuliko dira maiatzaren 6tik 15era

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako Udala 2022ko api. 26a, 11:18

Otxomaioko jaien ospakizuna 10 egunez luzatuko da. Hala ere, aipatzekoa da jai-ekitaldi gehiago egingo direla Urduñan data horien aurretik eta ostean.

Bi urteko pandemiaren ostean, Otxomaioko jaiak Urduñara itzuliko dira bere ohiko formatuan, adin guztietako biztanleei bideratutako berrogeita hamar ekitaldi baino gehiagorekin. Jaia mai atzaren 6tik 15era ospatuko da, ostiraletik igandera, Bihotzaren erreketak jaiak datorren urtera arte itzali arte. Jaien ordezkariei dagokienez, Bihotza Konpartsak irakurriko du pregoia eta Hamaika Kale txupin jauritzeaz arduratuko da.

Autengo jai-egitarauan ez da musika-proposamenik faltako. Hilaren 7an, larunbatean, Huntza eta DJ Bullen txanda izango da, 23:00etatik aurrera Foru Plazan. Egun horretan bertan, 17:30ean, Urduñako gaztetxoek Kantu Kolore taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute. Igandean, hilak 8, 13:15ean, Santa Zezilia taldea plazara itzuliko da Otxomaioko kontzertua eskaintzeko.

Orbanak taldeak hartuko du musika-txanda hurrengo astean, zehazki, hilaren 13an, 22:00etan Foru Plazan. Hurrengo egunean, maiatzaren 14an, Urduñako Abesbatza Elkarteak kontzertua eskainiko du plazan bertan. Ondoren, 22:30etik aurrera, Bulego eta Oihan Vega DJa agertokira igoko dira gaua girotzeko. Azkenik, Puro Relajoren arrantxerek jaiei amaiera emango diete igandean, hilak 15, Bihotza erre aurretik.

Askotariko ekitaldiak

Ohiko jarduerez gain, hots, lehiaketa gastronomikoak, erraldoi eta buruhandien kalejirak, Antzinako Andra Mariren Santutegirako erromesaldiak edo herri bazkari jendetsuak, aurten lehenengo aldiz antolatuko dute putxera lehiaketa. Hilaren 15an, igandean, izango da 08:00etatik aurrera Foru plazan. Interesa duten hiritarrek izena eman dezakete marmitarenelkartea@hotmail.com helbidera idatziz.

Hain zuzen ere, aurreko urteetan bezala, urduñarrek era askotako lehiaketetan parte hartu ahal izango dute, hala nola ohiko Tortilla Lehiaketan eta Aurrezku Lehiaketan, biak maiatzaren 7an, eta Haurren XXI. Arrantza Lehiaketan, maiatzaren 14an.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide