Guztira, 300 erakunde inguruko lagin bat bilduko da, 200 etxe eta 100 komertzio, negozio, ostalaritza-establezimendu edo bestelako tokiko zerbitzu.
Helburua herriko etxebizitzen egoera aztertzea da, eta, zehazki, zenbait alderdi, hala nola materiala, jabetza, banaketa, eta abar ikertzea, baita dituzten energia-beharrak hautematea ere. Horretarako, diagnostiko honen indarguneetako bat herritarren beharrei aktiboki entzutea izango da. Emaitzak ahalik eta adierazgarrienak izan daitezen, inkestak adin eta ezaugarri desberdinetako biztanleei zuzenduta egongo dira.
Inkesta bete nahi duten pertsona guztiek hemen bete dezakete: www.labur.eus/158. Iraupena laburra izango da, 20 minutukoa. Era berean, lortutako datuak arkitekturaren eta gizarte-zerbitzuen esparruan lan egiten duten bizilagunek aztertuko dituzte, eta gazte-talde batek nahiz udal-teknikariek osatutako pertsona adituekin alderatuko dira.
Trantsizio energetikorantz
Datu-bilketa hau izango da Urduñako energia-diagnostikoaren lehen urratsetako bat, hurrengo 10 urteetan garatuko dena, aldi berean energia-trantsizioko estrategia bat diseinatzeko. Hala ere, aipatu behar da jasangarritasun energetikoa lortzeko bide horren barruan antzeko beste proiektu batzuk jarri dituela abian Udalak, hala nola Urduñako Udalaren karbono-aztarnaren azterketa edo Udalsarea 2030en proiektu berritzaileentzako laguntzekin bat egitea.
se desarrollará en los próximos 10 años para diseñar simultáneamente una estrategia de transición energética. No obstante, cabe mencionar que, dentro de este camino hacia la sostenibilidad energética, se han puesto en marcha otros proyectos similares, como el estudio de la huella de carbono del Ayuntamiento de Orduña o la adhesión a las ayudas a proyectos innovadores de Udalsarea 2030.