Urduñako gazteen gustuak eta interesak ezagutzeko online galdetegia zabaldu du Alondegia Gizarte Etxeak maiatzean, helbidean kontsultatu daitekeena. Nahiago izanez gero, aurrez aurre bete daiteke Alondegian bertan.
Horren helburua hiriko eskaintza kulturala gazteriaren beharretara egokitzea da; bestela esanda, maiatzetik aurrera antolatzen dituzten ekintzek inkestatik aterako dituzten ondorioekin bat egiteko.
Zalantzarik izanez gero, 615 78 05 96 telefonora deitu, alondegia@urduna.com helbidera idatzi edo Alondegira jo dezakete interesdunek.